Asteburu honetan ere bada zeregina Goerri aldeko jendearentzat. Aspertuta bazaude, zer egin ez dakizula, bada bertsoak entzuteko aukera.
Ostiral honetan Goerriko Euskal Eskolak eta Lazkao-Txiki taldeak bertso afaria antolatu dute bertako bertsolari ezaguna omendu eta gogoan izateko asmoz. Lazkaoko Lartxai elkartean izango da, eta Xabier Amuriza, Florentino Goiburu, eta Patxi Iraola izango dira protagonistak. Bertara joateko txartelak aurrez erosi behar dira; 20 eurotan daude salgai Gerriko liburudendan eta Lazkaomendiko Lartxai elkartean, baina osteguna baino lehen erosi behar dira. Joan nahi baduzue azkar ibili beraz.
Ostiralean bertan, Urretxu - Zumarragan "Martxoan bertsoa" herriko bertsolari txapelketako finala dago. Bertako bertso eskolak antolatu du eta gaueko hamaiketan izango da Gaztelekun. Hori baino lehen arratsaldeko hiruretan "Martxoan bertsoa" bertsopaper lehiaketaren sariketa izango da Zelai Aristi aretoan.
Larunbaterako bertso bazkaria antolatu dute Ordiziko frontoian. Bertako bertsolaria den Alaitz Sarasola, Iñaki Apalategi beasaindarra eta Amets Arzallus hendaiarra ariko dira kantuan librean.
Igandean, berriz, Zegamako Kasino Ekartearen eskutik urtero izaten den bertso saioaz gozatzeko aukera izango dugu. Polikiroldegian izango da arratsaldeko sei t'erdietan, eta Saroi Jauregik egingo ditu aurkezle eta gai-jartzaile lanak. Bertsolariak abenduan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan BEC-en kantuan aritutakoak izango dira: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.
Ikusten duzuenez badago aukera asteburu honetan bertsoak entzuteko. Anima zaitezte, eta gerturatu hauetakoren batera edo ahal baduzue denetara.