Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Urdangarin eta Lizarralde garaile Ordiziako Argi Berrin

Archivado en Bertsolaritza • Fecha: 29-03-2006 12:05:19

Iban Urdangarin eta Ander Lizarraldek eskuratu dute Osinalde sarirako geratzen ziren azkeneko bi txartelak. Zarauzko Aitor Urbieta ere hor ibili omen zen, baina azkenean hauxe izan zen epaileen erabakia. Entzuleen saria ere bat etorri zen epaimahaikoen iritziarekin, eta Oiartzungo Ander Lizarralderi eman zioten saria.

Bertsolariek emandako maila nahiko ezberdina izan omen zen, baina bertso saioa ona izan zen, batez ere bakarko ariketak.



Giro polita zegoen Argi Berri Elkartean, hirurogeita hamar lagun bildu baitziren antolatzaileen pozerako.

Gabiriako Osinalde sariketan izango diren bertsolariak erabakita daude beraz. Honako hauek izango dira apirilaren 8an kantuan ariko direnak bertako elkartean: Arkaitz Oiartzabal oiartzuarra, Beñat Gaztelumendi añorgarra, Alaia Martin oiartzuarra, Aitzol Barandiaran ataundarra, Ander Lizarralde oiartzuarra eta Iban Urdangarin ataundarra.

Goierriko Hitza

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos