Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Euskal Herriko Itzulia Goierrin

Archivado en Txirrindularitza • Fecha: 03-04-2006 16:17:37

Euskal Herriko Itzulia eguerdiko ordubiak laurden gutxi aldera hasi da Irunen. Ondoren Hondarribirantz joko dute, eta Gurutze gainetik ere igaroko dira txirrindulariak. Oiartzun eta Astigarragatik pasa ostean, Xoxokako gaina igoko dute. Urnieta aldetik Gurutzera joko dute atzera, eta beste behin ere igaroko dira bertatik. Lezo eta Pasai Donibanetik Jaizkibelera joango dira, eta karrera hasitako lekuan amaituko da. Hau izango da lehen etaparen nondik norakoa.

Bigarren etapa Irunen hasi eta Seguran amaituko da, Goerrin ibiliko direlarik. Asteartea egun gogorra izango da txirrindularientzat, igaro beharreko aldapak luzeak ez izan arren, ez baitira xamurrak. Hernani aldetik Tolosara joko dute, Leaburu eta Altzo igoz, Abaltzisketarako bidea hartuko dute. Larraitz eta Zaldibi ingurutik, Beasain aldera joan eta Lierniko gaina igoko dute. Ondoren,meategirantz abiatuko dira, Aztiri, Zumarraga eta Gabiri igaroz. Berriz ere meategi inguruetatik pasa, eta Zerain-Zegama aldetik Seguran amaituko dute.



Aurtengo Euskal Herriko Itzulian ere izen handiko txirrindulariak izango dira, hala nola, Danilo Di Luca, Jens Voigt, Perdiguero, Denis Menchov, Cadel Evans, Joseba Beloki, Aitor Osa, Davide Rebellin, Leonardo Piepoli, Azevedo, Caucchioli, Alejandro Valverde, Rik Verbrugghe, Garate, Guerini, Kessler, Petrov, Voeckler, Haimar Zubeldia...

Lehengo urteko irabazlea Danilo Di Luca izan genuen, eta irabazi zuen azken euskalduna Iban Mayo 2003.urtean. Aitor Osa ere aurreko urtean izan zen garaile.

6 etapa izango dira guztira, eta gaurkoak 130 km izango ditu; biharkoa, aldiz, luzeagoa izango da 155 kilometro izango baititu.

Txirrindularitzako itzuli garrantzitsuetako bat abian da jada, eta gainera munduko txirrindulari onenetako batzuk ikusteko parada izango dugu etxe ondoan. Anima zaitezte, beraz, kalera irten eta euskal zaletuen kasta erakusten!!!

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos