Segurako helmugako marra igarotzen lehena izan dugu Euskaltel Euskadiko txirrindularia den Samuel Sanchez. Atzo Alejandro Valverde izen zen garaile, eta berak jantzi zuen lidertzaren elastikoa. Gaur, ordea, Samuelek kendu dio eta, beraz, bera da lehena sailkapen nagusian. Alberto Contador Libertyko txirrindularia izan da bigarren.

Ez naiz agian egokiena (objektiboena ez behintzat) telebistan ikusitako irudiei buruzko iruzkinak egiteko, baina Mikel Artetxek esan duen moduan paisaia paregabeak ikusteko aukera izan dugu.
Biharkoa ere Seguran hasiko da eta Lerinen amaitu. Ea biharkoak zer eskeintzen digun.