Ibilian nenbilen, neure munduan, naturari gehiegi erreparatu gabe. Nire hankak larrosa, lore eta belar artean jolasean zebiltzan, baina ez nuen nabaritzen. Burua beste nonbait nuen.
Makurtu egin nintzen begiradapean nituen larrosak hobekiago ikusteko asmoz. Ederrak ziren benetan. Usain goxoa zuten, eta petaloen koloreak liluratuta utzi ninduen. Eskuartean hartzeko gogoa sentitu nuen bat-batean, eta arantzen beldur nintzen arren, haietako bat hartu nuen. Berehala laztandu nuen, eta nire aurpegira hurreratu.
Bor-bor-bor...Odola bor-borka nuen. Aurpegia berehalakoan gorritu zitzaidan, bere betiko zuritasuna galduz. Ez nuen deus ikusten, bateko gorritasuna eta besteko iluntasuna besterik.