Pablo Aimar, Valentziako jokalaria, atzo entrenatzen izan zen bere taldeak jai izan arren. Izan ere, meningitis birikoa dela eta ospitalean egon ondoren, orain bere onera itzuli nahi du taldearen alde lan egiteko.

Argentinarrak astebete igaro zuen ospitalean gaixotasuna dela medio, eta aurreko asteazkenean irten zen, berriro ere partiduak jokatzeko fisikoki behar den bezala prestatzeko asmoz.
Bihar taldearekin batera entrenatuko omen du, eta Alavesen aurka jokatzeko moduan izango dela espero dute.