Idiazabalgo Ganbarako Tertulian izango da gaur Iñaki Perurena arratsaldeko zazpi t'erdietan. Harrijasotzaile nafarrak hainbat konturen inguruan hitz egingo du Pilarreneko Ganbaran. Lehen ere hainbat solaskide igaro dira bertatik: Andoni Aizpuru, Peio Zabala, Andoni Egaña, Joseba Iriondo...
