Zinedine Zidanek gaur adierazi duenez futbola utziko du datorren ekaineko Alemaniako Mundiala bukatu ondoren. Behin betiko erabakia da, Frantziako C+ katean azaldu zuenez.
Zidanek 34 urte beteko ditu datorren ekainean, eta, beraz, Real Madrilekin zuen urtebeteko kontratua alde batera utziko du.
Berak esan duenez "ez dut beste denboraldi bat hasi nahi denboraldi honetan bezala jokatzeko, taldeak zituen helburuetako bakar bat ere
lortu gabe"
