San Marinon irabazi ondoren, euren garaipena baieztatu nahi zuten Ferrarikoek kasualitate hutsa izan ez zela adierazteko. Schumacher izan zen Nurburgringo helmugara iristen lehena, Alonso (Renault) bigarren, Felipe Massa (Ferrari) eta Kimi Raikkonen (McLaren) atzetik zituela bost segundu baino gutxiagora. Alonsok 13 puntuko aldea du Mundialean kaiser-arekiko. Hurrengo astean Montmelon izango da lehia, eta badirudi ikusgarria izango dela.
