Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Barneko oihua

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 10-05-2006 16:53:37

Amets ugari egin ohi ditugu, batzuetan esnai eta besteetan lo gaudela. Lo gaudela egiten ditugunek ere, badute zerikusia geurekin. Askotan erabat zentzugabekoak eta leloak iruditzen zaizkigu, baina beti dute ezkutuko mezu bat zentzugabekeria horren azpitik.

Izan ere, nire lagun batek dioen moduan gauzak ez dira kasualitate hutsa izaten. Askotan esaten ditugun gauzak, edo geure arazoei konpobidea bilatzeko erabiltzen dugun moduak, ez dira azaleko gauzak. Geure inkontzientea hor dago, guk askotan onartu nahi ez dugun arren, garrantzirik ematen ez diogun arren.

Bart inolako zentzurik ez zeukan amets bat izan dut. Ez dut dena gogoratzen, lausotu xamar agertzen zait dena. Hala ere, geroago horri buruz pentsatu eta nire beldur, kezka, eta saminen islada ikusi dut bertan. Azkenaldian sentipen horrekin nabil itzulinguruka, bizi osoan hor egon bada ere. Konponbidea eman beharreko kontua da, baina ez dakit zein den bidea. Behin baino gehiagotan geure barneko ahotsari uko egin nahi izaten diogun arren, berak beti topatzen du geureganaino heltzeko modua. Modu horietako bat da gaueroko gure istorio txiki horiek. Zailena berauek aztertu, azpiko arrazoia bilatu, konponbidea pentsatu eta arazoari amaiera ematea izaten da. Batez ere azkeneko hori; askotan amaiera hori ordurarteko dena baino garratzagoa izaten baita. Gaztelaniaz bada esakera bat aipatutako hori ondo adierazten duena: "a veces es peor el remedio que la enfermedad".

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos