Canneseko zinemaldiaren 59. edizioa dugu aurtengoa, eta El Codigo Da Vinci filma izango da hasiera emango diona. Ostiralean, maiatzak 19, estreinatuko dute filma.

Iberoamerikako filmeek inoiz baino garrantzi handiagoa izango dute, eta baita espainiarrak ere. Pedro Almodovarren filma ere gainerakoekin
lehian arituko da. Ostiralean izango da Almodovarren filmaren emanaldia, eta bertan izango dira bertako aktoreak ere, hala nola, Penelope Cruz, Carmen Maura, Lola Dueñas, Blanca Portillo eta Yohana Cobo.
Epaimahaikideen artean honako hauek izango ditugu: Lucrecia Martel (zinema zuzendari argentinarra), Wong Kar- wai txinarra (epaimahaikideko presidentea), eta Helena Bonham Carter, Zhang Ziyi eta Monica Belluci aktoreak.

Guillermo del Toro zuzendaria ere zinemaldian izango da "El laberinto del Fauno" filmearekin; gerra ondoreneko eta makisei buruzko filme liluragarria. Aktore nagusiak Ariadna Gil, Marivel Verdu eta Sergi Lopez dira. Sofia Coppolak "Maria Antoinette" filma aurkeztuko du; Ken
Loachek "The Wind That Shakes The Barley"; Nanni Moretti italiarrak Silvio Berlusconiri buruz egindako parodia jarriko du ikusgai "El Caiman"; eta Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak "Babel"
eskeiniko du, Gael Garcia Bernal eta Brad Pitten eskutik.