Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Hutsunez osatutako ispilua

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 18-05-2006 20:09:52

Buruari bueltak ematen hastea txarra dela diote zenbaitzuk, ez naiz ni izango eurei aurka egitera ausartuko naizena. Edonola ere, apur batean burua lanean jartzea ez da kaltegarria izaten.

Ezin ukatuko dugu behintzat denbora aurrera dihoala, batzuetan onerako eta besteetan ez hainbeste. Une edo denboraldi guztiek izaten dute euren zapore mikatza edo gozoa; dena den, azkenekoa nahiago izaten dugu. Gure bizitzako une gogoangarriak izaten ditugu, noizbait ginena eta orain ez garena gogoratuz. Iraganeko zenbait gauzen hutsunea nabaritzen dugu, edo zenbaitzuena. Atzera begira jarri naiz gaur, biharrari begiratzeak ematen didan beldurra ekiditeko beharbada. Izan ere, atzokoa ezaguna egiten zaigu, biharko ezezagunaren aurrean.

Zain nago biharrari, baina lepoa bihurritu xamar darabilt beti. Lepoko mina, atzera edo aldamenera begira egotearen ordaina. Badago hari fin edo soka lodi bat iragana etorkizunarekin lotuta jarraitzera behartzen duena. Batzuetan hari hori moztu nahi nuke, baina bada hari harengana bultzatzen nauen zerbait. Soka edo hari horren muturrera begira nabil beti, neure burua aurkitu nahian. Soka muturretan ispilu bana ikusten dut, eta bertako aurpegiak antzekoak dira, baina ez berdinak.

Bi muturren artean beira zatiak ikusten ditut, azkeneko ispilua osatzen lagundu dutenak. Zenbait beira azken ispilu hori osatzeko erabiliko nituzke, euren gabezia nabarmena baita. Beste beira batzuk hautsi egingo nituzke, sekula santan ispilu horren parte izan ez daitezen.

Gaur, ordea, beira zati berriak topatu ditut lurrean. Ispiluko aurpegia guztiz ikusteko beste beira batzuk behar ditut, eta hauek sartzea erabaki dut. Oraindik ere, aurkituko ditut zoruan beira puska gehiago, eta pixkanaka irudia osorik ikusi ahal izango dut. Beharbada, atzean utzi ditudan eta faltan botatzen ditudan beira pusketak topatuko ditut, eta orduan irudia inoiz baino hobea eta gardenagoa izango da. Inoiz baino distiratsuagoa. Gaur bertan, puska horietako bat ispilura itzuli da, baina une batez soilik. Nork daki, patuak gordeko dit agian hemendik gutxira betirako koka dezadan ispiluaren erdi - erdian.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009