Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Egunak ez dira berdin, ezer ez da berdin

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 24-05-2006 17:50:54

Maiatzak 24 da gaur. Egun handia izan zen joan den urtean, ez hainbeste aurtengoan. Bere iazko irriparrak malkoei eman die paso. Gogoan dut bere parre saioa zentzugabeko galdera hura egin nionean. Mutil gaixoari masailak ere gorritu zitzaizkion ia, bere burua estu ikusi zuen une hartan.

Bai, irripartsu eta pozik geunden biak. Egun hartan gauza asko egin nituen, aurrepauso handia eman nuen berari esker. Bere eskuetan zegoen guztia egin zuen niri mesede hura egitearren; bai baitzekien ezerk ez ninduela zoriontsuago egingo. Ideia bera ere hari otu zitzaion. Hasieran, burutik jota zegoela pentsatu nuen, eskuetatik joan zitzaigula gaixoa. Ideiari bueltak eman nizkion, ordea, eta lan hura prestatzeari ekin nion. Pentsatzen nuen ez nuela lortuko, baina lortu nuen. Sekula santan egiterik espero ez nuen zerbait egitea lortu nuen. Egia esan behar badut, oraindik ere ezin dut sinestu.

Nik neronek, bakarrik, ezin izango nuen lortu. Inguruko jendeak eragin handia du geuregan. Niregatik izan balitz, ez zitzaidan ideia hura bururatu ere egingo; eta bururatu izan balitzait ere, ez nuen aurrerapausorik emango. Bere laguntza eta babesak kezka, lotsa eta beldur guztiak uxatu zizkidan. Berez hor jarraitzen zuten, baina oztopo gisa soilik balio duten sentimendu horiei aurre egin ahal izan nien. Berari esker, zuri esker.

Lagunak une on eta txarretarako izaten direla esaten da. Erraza izan hoi da dena ondo dioakion baten ondoan egotea. Gauzak okertzen direnean, berriz, betebehar latzagoa izaten da. Neri ere iritsi zitzaidan eta iritsi zait une zail honetan lagun ona naizen ala ez erakusteko garaia. Orain da garaia berak niregatik egindako guztia eskertu eta itzultzeko. Hanka sartu dut ordea. Behin behar eta hanka sartu. Ez zaizkit hitzak ateratzen, ezta keinuak ere. Ezintasunez betetako korapiloa dut barrenean, eta ez dut askatzerik lortzen.

Behar banauzu hemen nauzu. Saiatuko naiz ahal dudan guztia egiten. Horrenbeste zor dizut, hori eta gehiago zor dizut. Baina ez dut uste sekula santan zurekin dudan eta izango dudan zorra kitatzerik izango dudanik. Izan ere, lurrak abonua edo ongarria behar izaten baitu landatutakoa erne dadin. Abonuarekin bakarrik ez da nahikoa, urak ere laguntzen du eginbehar horretan. Saiatuko naiz noizean behin ura botatzen, lurrak bere onena eman dezan.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos