Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa

Archivado en Bertsolaritza • Fecha: 24-05-2006 14:17:06

Aurten ere iritsi da Lazkaoko Bertsopaper lehiaketaren garaia. Hamabosgarrena dugu hau, eta Argi Berri Elkarteak antolatu du Ordiziako udalaren laguntzaz.

Sariketa hiru mailatan dago banaturik:
· gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat
· gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat
· helduen maila: 1987an edo aurretik jaiotakoentzat

Bakoitzak nahi adina lan bidal ditzake, ez dago mugarik. Gaztetxoen mailan, bertsopaperak gutxienez bi bertso izan behar ditu, eta asko jota lau. Neurria eta doinua libreak dira, baina gaia honako hau dute: amaitzera doan ikasturtea. Gazteen eta helduen mailan, berriz, gutxienez zortzi bertso idatzi behar dira, eta gehienez hamabi. Doinua, neurria eta gaia librea da, euren sormenaren esku geratzen da, beraz.

Lanak 2006ko uztailaren 1a baino lehen bidali behar dira helbide honetara: Argi Berri Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa), Gipuzkoa kalea 15 behea, 20240 Ordizia.

Bertsoak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Lana bidaltzerako orduan orijinala eta lau kopia bidali behar dira, eta izenordea edo ezizena jarrita soilik. Komenigarria da izengotia bertso sortaren barruan jartzea. Beste gutunazal batean, izenordearekin batera datu pertsonalak bidali behar dira: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze data), helbidea, telefono zenbakia, etb (karnetaren fotokopia bidaltzea ere gomendagarria da). Bertso sortaren izenburuaren ondoan doinua zehaztu behar da, antolatzaileek adierazi dutenez. Bertsoak ordenadorez edo makinaz idatzirik egon behar dute, eta bertsoek euren ordena-zenbakia izan behar dute.

Maila bakoitzeko lehen hiru postuetan sailkatzen direnek izango dute saria: gaztetxoen arteko irabazlearentzat 200 euro, gazteentzat 300, eta helduentzat 500 euro.

Sari banaketa 2006ko irailaren 10ean izango da, Ordiziako Euskal Jaien barruan.

Informazio iturria:Goierriko Hitza



Lazkao Txiki

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009