Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Beasaingo jaiak 2006

Archivado en NON-ZER • Fecha: 25-05-2006 13:40:43

Aurreko asteburuan jai giroa dastatzeko aukera izan zuten Beasaina inguratu zirenek, garagardo festa izan baitzen. Asteburu honetan, berriz, Loinazko jaiak hasiko dira eta ekainaren 4rarte iraungo dute.

Bihar emango zaie hasiera festei urteroko Mariren jaitsierarekin. Hori gaueko hamar t'erdietan izango da Loinazko San Martin plazan.



Umeen (eta hain umeak ez direnen) gozagarrirako, barraka eta ferien irekiera ofiziala lehenago izango da, arratsaldeko bostetan hain zuzen ere. Arratsaldeko zazpiretan txistorra jana izango da Zubimuzu plazan. Gaueko hamaika t'erdietan Sorkunen kontzertua izango da Bideluze plazan.

Larunbatean, eguerdiko hamabietan umeen danborrada izango da Igartzatik hasita. Iluntzeko zazpiretan Koxkola txarangarak bazterrak alaituko ditu euren musikarekin. Ordu berean, "Beasaingo hiria" argazki lehiaketako sariak banatuko dira Usurbe Antzokiko Erakusketa aretoan.
Gaueko hamar t'erdietatik aurrera konpainien eskutik danborrada izango dugu. Gose taldearen emanaldia izango da Bideluze plazan gaueko hamabietan.



Festen hirugarren egunean, dantza libreko lehiaketa izango dugu Loinazko San Martin plazan arratsaldeko zazpiretan, eta orduantxe egingo dute euren irteera kaleetan zehar Koldo Iparragirreren trikitixa eskolako ikasleek. Gaueko hamarretan Igartza- Oletara igoera dago "Oria" txarangarekin su-festa ikusteko. Gaueko hamaiketan, aldiz, Gariren kontzertua izango da Bideluze plazan.

Astelehena egun handia da herritarrentzat, koadrila eguna baitugu. Goizeko hamaika t'erdietan lagun taldeen edo kuadrilen arteko XXX. futbol txapelketako azken partidua izanen da, La Salle San Jose ikastetxean. Arratsaldeko sei t'erdietan kuadrilen jeitsiera izango da, "Oria" eta "Lagunak" txarangek alaiturik. Zazpiretan, berriz, II.Olinpiada herrikoiak izango dira txozna gunean.



Asteartean, urteroko azoka berezia egongo da goizeko hamarretatik aurrera plazan eta plaza inguruan. Hamaiketan umeen sokadantza ikusteko parada izanen da, eta hamabietan trikitixaz gozatu ahal izango dugu. Ordubatak laurdengutxietan bertso saioa izango da plazan bertan, honako hauek kantatuko dutelarik: Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga eta Amets Arzallus. Iluntze partean helduen sokadantza, eta bertsolarien bigarren saioa izango dugu.

Bigarren asteburuan barneraturik, ostiralean gaueko hamar t'erdietan herriko taldeen kontzertua izango da txoznetan: "Hell Beer Boys", "Freezen" eta "Sexers". Horretaz gain, jendea mozorroturik ikusteko aukera ere izango da, taberna inguruetara gerturatuz gero.

Igandean, hamaika t'erdietan, Beasaingo VI. dantza topaketa izango dugu, eta dantzarien ibilaldia egongo da auzoetatik abiatuta. Hamabietan erakuslehioen lehiaketako sari banaketa ere egingo da Bareak Dendari Elkartean. Iluntzeko zazpiretan herri kirolak izango dira Gernika pasealekuan.


Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos