Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Beasaingo jaiak ez dira amaitu

Archivado en Orokorra • Fecha: 31-05-2006 17:39:04

Beasaingo jaien lehen txanpa igaro den arren, oraindik bada zer ospatu. Hori dute ona San Martin Loinazko jaiek, ona dena errepikatu egin daitekeela.

Ostiralean Murumendiko Mari jeitsi zen beasaindarroi jai onak opatzera. Beti bezala jendez gainezka zegoen plaza, eta Marik berak ere harrera ona izan zuen. Izan ere, Murumendiko sorgina izan ohi da jaiei ofizialki hasiera ematen diena. Hura agertutakoan, denak parrandara joaten dira, taberna eta txoznetara. Gaztexeagoak barraketara jo ohi dute, baina gaurko gazteak nahiko bizkorrak dira, eta haiek ere ez dira atzera geratzen. Aurten, ordea, izan zen berrikuntzarik Mariren jeitsieran. Zenbait lagun eraikin bateko teilatura igo ziren AHTaren aurkako pankarta bat zutela. Maskara zuriak zeramatzaten eta antortxak zituzten eskuan. Han goian egon ziren ikuskizuna amaitu arte. Horretaz gain, AHTari buruzko informazioa ere banatu zuten.

Larunbata jendetsua izan zen ohikoa den bezala. Astelehena egun handia eta berezia izan ohi da herritarrentzat, kuadrilen eguna baita. Giro polita eta alaia izan ohi da.

La Salle San Jose ikastetxean kuadrilen arteko futbol txapelketako finala izan ohi da. Aurten Nelson Pig eta Zintzharri iritsi ziren finalera, eta lehengo hauek irabazi zuten 3-2. Egunari hasiera ematen dio final honek, eta ondoren eguerdian kuadrilak poteoan hasten dira tabernarik taberna blusak jantzirik dituztela. Blusa edo niki bakoitza kuadrilaren ezaugarri edo ikur izan ohi da.



Hau da hau kuadrila!!!

Ondoren, kuadrilak bazkaltzera joaten dira, eta arratsalde partean berriz ere poteoarekin jarraitzen dute. Iluntzean olinpiadak egin zituzten txoznetan. Bertan hainbat kuadrilek parte hartu zuten, eta barre algara galantak egiteko aukera izan zen. Oihanak nahiko lan izan zuen haiek denak antolatzen, eta Igor Alustizaren komentario barregarriek piper pixkabat jarri zion jokuari.

Egun politak igaro dira, nahiz eta aurten festak ez diren zenbaitzuentzat hain arrakastatsuak izan data dela eta. Ia datorren urtean lehentxeago diren, jendean lasai parranda egin ahal izateko azterketetan gehiegi pentsatu gabe. Hala ere, ez ahaztu asteburu honetan ere badela zertaz gozatua. Ongi pasa falta diren egun hauetan eta Marik dioen bezala: GORA BEASAINGO JAIAK!!!

Escrito por Maitane Legarreta
(1) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios

  1. sois maricones

    juan — 13-06-2007 10:08:16


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009