Auzolan eta kuadrilakoak
goraipatu nahi lehenik
Irati zuri puska txiki bat
duzu ondo merezirik
baina eskeintza bat orokorrena
egin nahi nuke oraindik
nik bezelako bertsolariak
asko badaude hemendik
txapelketaren zurrunbiloak
utzi ditunak etsirik
hilan bukaeran ez daukatenak
ez soldatik, ez saiorik
euren bertsoa saltzen dutenei
afari xumeengatik
azken batean bertsoa haiek
mantentzen dute bizirik.
Doinua: Haizea dator ifarraldetik
Neurria: Lizarralde txapeldunaren agurra
Lizardi Saria 2006. Finala, irailaren 1ean Zarautzen
Ander Lizarralde txapeldunaren agurra
Bertso zalea, Bertsozale Elkartearen Berripaperetik hartua.