Azken asteetan buruan ibili dut, eta aste honetan gertutik ikusi dugu. Hala ere, zorionez ez da hurbilegi etorri. Ez da behar baino gehiago gerturatu.
Zaila da ideia bat defendatzea aurrekoaren sufrimendua ikusita. Haren samina ikusirik nola arrazoitu hari zauri hura sortarazi dionaren izana?
Zenbait istoriok beregana gerturatu naute azken egunotan, eta baita zenbait malkok masailetik irrist egin ere.
Orain dela hilabete inguru arrakasta handia duen telesail batek hausnarketa sakona egitera bultzatu ninduen. Zer egingo zenuke zure azken eguna dela jakinez gero? Norberak pentsa dezala galdera horren erantzuna topatzeko. Nik neurea aurkitu nuelakoan nago.
Horren haritik, ostegunetako parranda baten ostean beste ideia bat otu zitzaidan. Aurrera egingo dut plan horrekin, lagun batek esandakoak nire erabakia ziurtatu baitzuen. Izan ere, fikzioak begiak irekiarazten dizkigu sarritan. Fikzioak errealitatera bultzatzen gaitu askotan.