Gaia: ehun urte bete dira zuen aita jaio zela, eta hogei urte hil zenetik
Gogoratzen naiz aite
Zure hiletetan
Jendea gainez barru
Zein inguruetan
Alderdi danetarik
Zeure omenetan
Zure batasun nahia
Eta zan ernetan
Gaur barriro bertan
Danak zeure bueltan
Kantetan, berbetan
Ez dakit benetan
Hil ala biztu zinan
Egun latz haretan. (bis)
Jon Enbeitak bere aita Balentinen figurari
Iturria:Bertsozalea, Bertsozale Elkartearen Berriapapera