Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

2007a, itxaropenaren maratila

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 01-01-2007 17:30:47

URTE BERRI ON DENOI!!! Iritsi da 2007. Azkenean iritsi da. Zain nengoen urte berri hau noiz iritsiko. Ez bereziki urte berriaren etorreraren zain egoten den horietakoa naizelako. Egia esan errezeloz begiratzen diet gaueko hamabietara inguratzen diren orratz horiei, nire barneko erlojua ere aurrera doala gogorarazten baitit. Ez, ez dut gustoko zahartzea. Nik hamahiru urterekin izan nuen berrogeiko krisia.

Badakit oraindik ere gaztea naizela, baina urtetik urtera urtea segundu bilakatzen zaidala iruditzen zait. Denbora gero eta unitate txikiagoz osatua balego bezala. Zenbat eta zaharrago, orduan eta azkarrago igarotzen zait denbora.

Gainera denboraren joanak, oraindik egin ez eta egin nahi dudan guztia ere burura ekartzen dit. Zirrara sentitzen dut nire barnean, astirik edukiko ez ote dudan nire ametsak gauzatzeko. Nahiz eta ziur nagoen denbora baino oztopo handiagoak baditudala bidean.

Hala ere, itxaropentsu nago aurtengo urtearekin. Gustoko dut 7 zenbakia. Hori gutxi balitz, zorte ona dakarrela diote. Ea hala den. Iruditzen zait aurten urteak betetzea ere ez zaidala bestetan bezain gogorra egingo. 21 betetzea ere ez dago gaizki, gustoko dut zenbakia. Herriko festetan ospatzeko aukera izango dut gainera, ospakizun bikoitza beraz.

Ba horixe, urte berezia izatea espero dut. Nire ametsak gauzatzen lagundukon didan urtea. Ni neu ere harrituta nago, ni ezkor xamarra izanik ere, urte honek ilusioz betetzen bainau. Lagun batzuk ere horrelaxe ikusi ditut, pozik urte berriaren atarian. Badakit denetik egongo dela. Ez dut ilusio gehiegirik egin nahi, ondorengo kolpea gogorregia izan daiteke eta. Baina bizitzen jarraitzeko itxaropena eta ilusioa baino ez zaizkit geratzen.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos