Etzera nire ametsetako printzesa
baina ez zaude gaizki,
etzera izarretara eraman nahi nauen hura
baina galduko gara gauean.
Etzaitut engainatzen
maite zaitudala esaten badizut,
baina etzazu espero
nik zu
ilargira eramango zaitudanik.
Egia esanda ez dago biolin musikarik
txosnetako zarata besterik ez.
Ez gaude urrez ta zilarrez jantzita
baina musuak gozoak dira.
Etzaitut engainatzen
maite zaitudala esaten badizut,
baina etzazu espero
nik zu
ilargira eramango zaitudanik.
Bihar betiko lekuetan gurutzatzen bagera
ez begiratu lurrera,
irrifar iheskor batez agurtuko zaitut,
bizitza aurrera doa.
Etzaitut inoiz engainatu
maite zaitudala esan badizut.
Baina jakin ezazu
noizbait ilargira bazoaz
han aurkituko nauzula.

Hitzak eta musika: Mikel Markez
Diska: ...eta etorri egin zait...