Ni naiz
erreka zikinen iturri garbiak
aurkitu nahi dituen poeta tristea.
Ni naiz
kaleetan zehar neguko eguzkitan
lanera dijoan gizon bakartia.
Ni naiz
hostorik gabe gelditzen ari den
ardaska legorra,
ni naiz
pasio zahar guztiak kixkali nahi dituen
bihotz iheskorra.
Ez zaidazu galdetu
gauza ilun guztien
arrazoi gordea,
nora ote dijoan
denbora aldakorrak
daraman bidea.
Ni naiz
borrokaren erdian ilunpetan etsita
amur ematen duen pizti beldurtia.
Ni naiz
ezerezetik ihes munduaren erdian
ezin aurkitutako amets urrutia.
Ni naiz
irrifar bakoitzean gaztetasun hondarrak
galtzen dituena,
ni naiz
itsasoko haizeak gogor astintzen dituen
lainoen negarra.
Etzaidazu galdetu
Gauza ilun guztien
Arrazoi gordea
Nora ote dihoan
Denbora aldakorrak
Daraman bidea
Ni naiz
txori heglari bat lurtasun zabarrari
etsipenez loturik dadukan katea
Ni naiz
beste asko bezala neguko eguzkitan
hotzak hiltzen dagoen gizon bakartia
Ni naiz
lorerik gabe gelditzen ari den
ardaxka lehorra
Ni naiz
pasio zahar guztiak kiskali nahi dituen
bihotz iheskorra
Etzaidazu galdetu
Gauza ilun guztien
Arrazoi gordea
Nora ote dihoan
Denbora aldakorrak
Daraman bidea
Lara lara lara laralala...

Xabier Lete