Lekua:Bera, Eztegara pilotalekuan
Data: 2005-11-27, Igandea, 17:00etan
Finalaurrekoak: Bigarren itzuliko bigarren ekitaldia
Ariketa: Hasierako puntua emanda
Neurria: zortziko txikia
Doinua: Haizeak bidali du
Zuriñe Iarritu:
Zer da zuk nagusitan
izan nahi duzuna?
Amets Arzallus:
Aitari beti esan
nion: txapelduna
baina aitak ematen
zidan erantzuna:
amets asko ez egin
semetxo kuttuna.
