Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Deabruaren irriparra

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 22-04-2007 16:28:01

Gaur deabruak irripar egin dit, irripar koskor bihurria. Ez nuen horrelakorik espero. Aita Santuak esan duenez Linboak ez du existitzen baina bai infernuak. Agidanez, infernutik lurrera jeitsi da niri bisitatxoa egitera. Bestela, berriz, infernuan bizi naiz eta oraindik ez naiz konturatu. Horrela bada ez da seinale txarra. Izan liteke, hemen gero eta bero gehiago egiten duela kontuan harturik.

Ez nuen bere bisitarik espero baina ez nau behintzat "epel" antzean utzi. Zerbait nahastu zait barrenean nahiz eta ez dakidan oraindik ere zer den. Ez dudana erakustera etorri zait, miseria gorrian bizi den afrikar umea banintz bezala. Niri, ordea, gauza materialetik haratago doan zerbait erakutsi dit. Ez dit luxuz beteriko etxe erraldoi horietakoa erakutsi, igerilekua eta tenis zelaia duten horietakoa. Amets handiak dira horiek baina akaso norbaiten esku dagoena beltz lan egin eta makina bat aurreztuz gero. Edo loteria tokatuz gero.

Niri erakutsi didana, aldiz, ez dago nire esku soilik. Nik zerbait egin dezaket baina azken hitza ez da nirea. Ez dudana erakutsi dit eta sekula izango ez dudana. Bidean galdu dudan dena jarri dit begi bistan, bata bestearen ondoan. Iraganera itzuli nahi izan dut galdu dudan hartatik gertuago egoteko, baina ez naiz ausartu berriz ere orainera ekarriko ote nauen beldur, iragana ezin aldaturik.

Deabruak irripar txikia egiten zidan neure aurpegia ikusirik. Haren guztiaren edertasunak itsuarazi egin nau ia. Nahi izan dudan dena han zegoen, niregandik gertu baina ez nintzen iristen. Iritsita ere ezingo nioke heldu. Nire eskura ez dagoenean begiratzea besterik ez zait geratzen. Begiratu, infernuko garrek kiskali arte.

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos