Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

Egun madarikatuak

Archivado en Idazketa tailerra • Fecha: 06-05-2007 16:56:24

Inoiz izan al duzue egun madarikatu xamar horietakoren bat? Izango zenuten ziurasko. Nik aurrekoan izan nuen, baina gauza onik ere izan zuen. Dena ez da beti txarra izaten, zorionez.

Erreakzio alergiko horietako bat izan nuen ostiralean. Zerk eragin zidan? Arrastorik ere ez. Nik dakidala ez dut alergiarik, baina zerbaitek sortu zuen hura guztia. Ez nuen ezer arrarorik jan gosaltzeko. Esnea edan nuen eta sagar bat jan. Zuritu gabe jan nuen eta agian hori zen arazoa. Gaur egun fruitu eta barazkie hainbat produktu kimiko botatzen diete eta beharbada horietakoren batek egin zidan erreakzioa.

Beti izan naiz fidakaitz xamarra gauza horiekin: produktu kimikoak, botikak...Katarro sinple bat dudanean ere, ahal bada botikarik ez hartzen saiatzen naiz, eta hartzen badut ahalik eta gutxien.
Hala ere, ez dut neure burua engainatuko. Ez dakigu zer jaten dugun. Oilaskoen gripea edo behi eroen kontuek majo harrotu zuen hautsa. Zenbat gauza jaten ote ditugu beste hainbeste gauza izango dutenak? Bata ez bada bestea. Bada esaera on bat gaztelaniaz: "lo que no mata engorda". Bai jauna.

Horrelakoetan hurrengo eguna hobea izango den esperantza izaten duzu. Bada, hurrengo eguna iritsi eta okerragoa ez zen ba izan! Zer egingo diogu biharamuna akaso hobea izango da. Azkenean iritsi da eguna.

Gaur, Iurretako neska gazte ero baten urtebetetzea dugu. Aspaldian ez du hemen idatzi, baina ea bere poema horietakoren bat jartzen duen, besterik ez bada ere. 21 urte betetzen ditu eta urte askotarako esan nahi diot hemendik.



ZORIONAK UDANE!!!

Escrito por Maitane Legarreta
(0) Comentarios • (0) ReferenciasPermalink


Referencias (URL para referencias)


Comentarios


Comentar



Recordar datos




LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009