Banuen 2007arekin itxaropena. Urte denek bezalaxe baditu bere une onak eta ez hain onak. Hala ere, esperantza pixkabat itzuli da. Eta hori ez da gutxi.
Kasu honetan, ordea, esperantza ez da bakarrik etorri. Ausardia pixkabaten ondoren iritsi da. Biak batera etorri dira. Ez da nahitaezkoa, baina kasu onetan hala behar zuen izan. Biak batera ez badatoz bietako inor ez dator. Haiekin batera konfidantza apur bat etorri da, segurtasun zertzeladaren bat.
Amestea egin beharreko zerbait da. Batzuetan hegoak jarri eta altuegi hegan egitean erortzeko arriskua izaten da. Hegoak ebakitzea, ordea, ez da irtenbidea. Saiatu egin behar da.
Napoka Iriaren abesti batek dioen bezala: "Inoiz lortu al duzu ezer? Inoiz saiatu al zara bederen?".
Coldplay-ek e hala dio "Fix you" abestian: "But if you never try you'll never know just what your worth".
